2018-10-09 15:07

Urriaren 12an, beste urte batez “Hispanitate Egunaren” ospakizuna inposatzen zaigulako, lan egutegi propio bat aldarrikatuko dugu. LAB sindikatuak, aurtengoan ere, planto egingo die inposatutako jai egunei. Espainiak Amerikako lurraldeak bortizkeriaz konkistatu eta kolonizatu izana eta bertan egindako gehiegikeriak gogoratu eta ospatzeko helburuz inposatua izan zaigun jai egun horretan zer ospaturik ez dugu. Hala, LAB sindikatua lanean izango da urriaren 12an ere. Hala, egoitzak zabalik izango ditugu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.