2019-07-08 13:40
Gaur, uztailaren 8an, deituta dagoen Haurreskolak Partzuergoaren Batzar Nagusiaren aurrean, LABek Haurreskolak Partzuergoaren Batzar nagusiaren eta zuzendaritza batzordearen osaketa berrikustea ezinbestekoa dela jakinarazi nahi du. Udalei eskumen handiagoa eman behar zaiela uste du LABek. Batzarrean, 74 udalen boto kopuru guztiak 237 badira, Eusko Jaurlaritzaren 7 ordezkariek 474 bozka dituzte. Hezkuntza komunitatearen parte hartzea berdintasunean oinarritzea eskatzen dugu. Erabaki organo hauetan Udala, familia eta langileon parte hartzea sustatu behar dela uste dugu, eta horretarako batzarrean parte hartzen dutenen eta parte hartzea nahi dugunon arteko boto banaketa orekatuagoa izan behar da.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.