2018-08-30 09:42

LABeko ordezkaritza bat Asturiasen dago gaur, CSI sindikatuko idazkari nagusi Nacho Fusterri eta Gijongo Vauste enpresako bost langileri elkartasuna adierazteko. Hain zuzen ere, sindikatu honen kontrako kriminalizazioa salatzen ari gara, egunotan egiten ari diren mobilizazioen harira. CSIko kideek zigor gogorrak jaso dituzte greba eta mobilizazioak antolatzeagatik; kaleratzeren bat, kasu. Hala, LABeko Nazioarteko idazkari Koldo Saenz eta Ekintza Sozialeko idazkari ondoko Urtzi Ostolozaga Asturiasera bertaratu dira babesa emateko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.