2018-03-15 13:07

Nafarroako enpresarien Konfederazioaren (CEN) egoitzaren aurrean bildu gara gaur, Iruñean, industriaren defentsan. Hain zuzen ere, hitzarmenak eguneratzeko eta industriako langileen lan baldintzak hobetzeko mobilizatzen ari gara egunotan. Donostian izan ginen asteartean, Gasteizen atzo eta Iruñean, gaur. Industrian aberastasuna banatzeko garaia dela aldarrikatzen ari gara, eta, helburu horrekin, Bilbon egingo dugu manifestazioa bihar, 11:30ean, Confebasken egoitzatik abiatuta.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.