2020-09-24 09:02

Barakaldoko BECen egingo dugu, urriaren 8an, sindikatuaren lehen Biltzar Artekoa. LABen 40 urtetik gorako historian, sindikatuaren lehen Biltzar Artekoa izango da, 2017ko maiatzean Gasteizen egindako 9. Biltzar Nagusian hala erabakita. Hain zuzen ere, Biltzar Nagusian hartutako erabakien nondik norakoen berri eman zein hartu ziren konpromisoen deboluzio ariketa bat izango da Barakaldoko hitzordua, Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak eta Igor Arroyo idazkari nagusi ondokoak hedabideen aurrean egindako agerraldian azaldu bezala. Aurrera begirako ildoek ere tarte nabarmena izango dute: bizitza erdigunera eramateko alternatiba estrategikoa berretsi, eta eredu aldaketarako baldintzak sortu; kontrabotere sindikalismoa indartu, ekintza soziosindikal integrala praktikan jarrita; aldaketa sozialak gauzatzeko aldaketa politikoak eragin; eta sindikatu eraldatzaile moduan indartu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.