2020-01-03 16:23

Atzo, urtarrilaren 2an, 54 urteko langilea hil zen Gasteizen, eraikin bateko andamio batetik erorita, Arnaiz ASC 21 S.L. eraikuntza enpresarentzat lanean ari zela.

Hau da 2020an izandako lehen lan istripu hilgarria. Zoritxarrez, urtero, altueratik erori eta hil egiten diren langileen heriotzak errepikatu egiten dira. 2019an gutxienez 44 langile hil ziren lanean, hauetatik 5 altueratik erorita. Onartezina da, kontuan hartzen badugu istripu guzti hauek ekidin zitezkeela oinarrizko segurtasun neurriak hartuz.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.