2019-09-10 14:37

Goizean, Bizkaiko metalgintza hitzarmenaren mahai negoziatzailea zegoen deituta. Bada, arratsaldean, mahaian ordezkaritza dugun sindikatuok agerraldi bateratua egin dugu, bileraren balorazioa egin eta hemendik aurrerako hurrengo urratsen eta mobilizazioen berri emateko. Hain zuzen ere, borrokan jarraituko dugu FVEM patronalak ez diolako erantzunik eman maiatzak 10eko sindikatuon plataforma amankomuneko eduki eta aldarrikapenei. Besteak beste, bost greba egun egingo ditugu irailaren 30 eta urriaren 4a bitartean.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.