2019-11-21 11:23

Lanaldi partzialean aritutako hainbat emakumek salaketa jarri dute Gizarte Segurantzan, dagokien jubilazioa jasotzeko. LAB sindikatuko Idazkaritza Feministako ordezkariek babesa erakutsi diete, eta Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren aurretik aitortutako jubilazio pentsioen berrikuspena exijitu dute, lanaldi partzialean aritutako milaka emakume langileren diskriminazioa saihesteko. Hain zuzen ere, Idazkaritza Feministako kideek agerraldia egin dute Gizarte Segurantzaren Bilboko egoitzaren atarian, lanaldi partziala oso orokortuta dagoen sektoretako hainbat emakume jubilatuk lagunduta.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.