2018-10-17 13:29

LAB sindikatuko garraio publikoko autobus gidariak baden edo sakanguneen inguruko kanpaina egiten ari dira, euren osasunarentzako hauek dakartzaten kalteen aurrean, alternatibak badaudela aldarrikatuz. Pasa den astean, mobilizazio bana egin zuten Donostia eta Bilbon, Lan Ikuskaritzen aurrean, “Mugatu abiadura baina ez gure bizkarren kontura” lemarekin. Gaur, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuan, Iruñean, eta Osalanen egoitzan, Gasteizen, egin dituzte mobilizazioak, lema berdinarekin. Aurrekoan bezala, gidariek bi erakunde horietan erregistratu dute euren kezka eta proposamena jasotzen dituen idatzia.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.