2019-11-26 18:38

Bizkaiko Metalgintzako Mahaiko gehiengoaren babesarekin, aurreakordio historikoa sinatu dugu gaur Bizkaiko Metalgintzako sektorean. Historikoa, orain arte sektore honetan ez zeuden edukiak lortu ditugulako. Borroka honen hasieran prekarietatea eta diskriminazioa borrokatzea jartzen genuen helburu nagusitzat, sektorean ematen diren egoera prekarioei aurre egiteka; subrogazioa, estatalizazioa, dualitatea, behin-behinekotasuna, lan osasuna, berdintasunik eza... eta, bide horretan, aurrera urrats historikoak lortu ditugu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.