2019-06-05 15:33

Eibarko Egogain helduen egoitzako langileek protestekin jarraitzen dute, euren egoera jasangaitza dela salatzeko. Hain zuzen ere, Eibarren, Urkizun egin ohi duten azokan elkarretaratzea egin dute, eta, bertan, azken egunotan egoera okertu egin dela jakinarazi dute: "Irailaz geroztik daramagu Gipuzkoako Foru Aldundiak Egogainen ezartzen ari den eredua salatzen: pribatizazioak, lan baldintzen kaskartzeak, azpikontratan lan egiten duten lankideen egoera eskasa... Ematen ari diren arretaren kalitatean eragin handia du; horren adibide da asteburu honetan erizaintza zerbitzurik gabe egon garela gaueko txandan, inposatzen ari diren neurriek langileak beste enpresa batzuetara joatea eragiten dutelako. Borrokan jarraitzen dugu, eta ez dugu etsiko".
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.