2019-12-05 10:02

LAB sindikatuak abenduaren 2an Argentinako CTA-Autonomak buruturiko ez-ohiko kongresuan parte hartu du, Euskal Herria, Galiza, Portugal, Espainia, Frantzia, Kuba, Argentina Uruguay, Paraguay Brasil eta Peruko hainbat sindikaturekin batera. Kongresu hau ez-ohiko testuinguru politikoan egin da, eta hori izan da, hain zuzen ere, kongresua egiteko arrazoi nagusia. Macri-ren gobernu ultraeskuin eta neoliberalaren ondoren Argentinan Fernandez & Fernandez koalizio aurrerakoiak irabazi ditu hauteskundeak, eta horregatik CTA-Autonomak egoera berrirako estrategia sindikala definitzeko ez-ohiko kongresua antolatu du.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.