2019-06-26 11:15

Aldarrikapen Eguna egin dugu Gasteizen, Arabako metalgintzako langileek dituzten arazo eta beharrei konponbideak exijitzeko, bai enpresetan baita sektorean ere. Hala, goizean, SEA patronalaren aurrean elkarretaratzea egin dugu defendatzen duen estatalizazioa eta prekarietatea salatzeko. Era berean, gure aldarriak kaleratu ditugu: aberastasuna banatu, soldata duinen bitartez; lan baldintza duinak, bizitza erdigunean jartzeko; kontratazioan prekarietatea gelditu, enplegu duina bermatzeko; diskriminazioarekin amaitu, emakumeen eskubideak defendatzeko; eta lan osasuna bermatu, lanetik bizirik eta osasuntsu bueltatu ahal izateko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.