2018-03-21 13:38

Tubos Reunidos taldeko zuzendaritzak kaleratzeak eta lan-baldintzen prekarizazioa iragarri ditu Trapagarango Productos Tubularesen lantegian, eta, hori dela eta, bertako langileak greba mugagabean daude martxoaren 8az geroztik. Azken asteetan egindako mobilizazioen harira, euren lan gatazkak beste lantegi batzuetan ere eragina izan dezakeelakoan, langileak Amurrioko Tubos Reunidos Industrial (TRI) enpresaren aurrean mobilizatu dira gaur. Hain zuzen ere, TRI enpresako langile batzordeak babesa eman die grebalariei, eta manifestazio jendetsua egin dute.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.