2020-02-05 10:35

Euskal Herria, Galiza eta Kataluniako LAB, ELA, CIG eta CSC sindikatuok adierazpen sindikal bat aurkeztu dugu, Bilboko Itsas Museoan. Delako Euskaldunako Adierazpenaren bitartez, hiru nazioetan eta Espainiako Estatuan bizi den egoera laboral, sozial eta politikoaren harira, Madrilen osatu den gobernu berriaren aurrean hainbat aldarrikapen egin ditugu, agenda soziala indartu eta erabakitzeko eskubidea aitortzearen ildotik. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranbururen hitzetan, "garrantzitsua da posizio bateratu bat ezartzea Gobernuaren aurrean. Horrekin batera, norberak gure herrian borrokan jarraitu behar dugu eraldaketa soziala, dermokrazia eta burujabetza oinarri dituen prozesuan aurrera egiteko".

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.