2020-06-23 12:47
Donostiako parkingak udalarenak badira ere, enpresa pribatuek kudeatzen dituzte. Horietatik 4, Bulevard, Okendo, Katalunia plaza eta Kontxako parkingak Empark Aparcamientos y Servicios S.A.-k kudeatzen ditu, Atotxako parkinga ere kudeatzen duen berberak. Maiatzaren 6tik urriaren 31ra arte ABEEEra bidali zituen bertako langileak, aparkatzaile zein laguntzaileak. Gaur gaurkoz konfinamendua amaitu eta mugikortasuna handitu denarekin batera lan karga handitu dela nabarmena da, bada soilik langileen %40a itzuli da lanera.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.