2019-09-13 09:54

LABeko ordezkaritza zabal bat Bilbon izango da larunbatean, 11/13 makroepaiketako auzipetuei babesa emateko eta makroepaiketa bera bertan behera utz dezaten exijitzeko. Sindikatuko idazkari nagusi ondoko Igor Arroyok, Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko idazkari Xabier Ugartemendiak eta Industria Federazioko idazkari Eulate Zilonizaurrekoetxeak epaiketa atarian egingo den manifestazioan hartuko dute parte (Bilboko La Casilla, 17:30). Larunbateko mobilizaziorako deia egiteko, joan den ostiralean, gehiengo sindikaletik elkarretaratzeak egin genituen Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Aurretik, hainbat eragilerekin batera, babesa erakutsi genien auzipetuei, baita eurekin beraiekin bildu ere.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko ezkerreko sindikatu abertzalea.