2019-09-30 11:13

Datorren urriaren 2an, asteazkenean, 19:00etan Zirika! Herrigunean, “ Yallah Yallah, fútbol, pasión y lucha" dokumentala ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Gainera, gurekin batera, Cristian Pirovano dokumentalaren zuzendaria izango da. Dokumental interesgarri honek futbola erabiltzen du aitzaki gisa erakusteko Palestinako bizilagunen bizitza okupazio militarraren menpean.

"Yallah Yallah", Argentinar-Palestinar lehen koprodukzio ofiziala da, Argentinako Instituto Nacional de Cine y Artes Audiovisuales (INCAA) erakundeak onartua, hamar bat festibaletan ikusi ahal izan da, eta Ameriketako, Europako eta Asiako 15 herrialdetan estreinatu da dagoeneko.

Zuen zain gaude, bertan elkar ikusiko dugulakoan, besarkada handi bana.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da