2018-05-15 18:24

“Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara!”, hori da Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketei harrera egiteko hautatu duten lema. Urriaren 22tik 28ra bitartean, Bilbon izango da Nazioarteko Topaketa. Aste osoan zehar, 40 herrialdetako 130 emakumek baino gehiagok hartuko dute parte, herrialdeetako ordezkariak batzuk, eta antolakunde aliatuak besteak. Agerraldiua egin dute gaur, xehetasunak emateko.

[Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa] 2016an, Mozambiken egin zitzaigun Nazioarteko Topaketa Euskal Herrian egiteko proposamena, eta gustoz onartu genuen erronka Euskal Herriko Mundu Martxaren asanblada irekian.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da