2021-07-05 11:34

Aste honetako atalean nazioarteko legediaren ikuspuntutik aztertu dugu Gipuzkoako CAF konpainiaren parte hartzea Jerusalemeko apartheid tranbiaren eraikuntzan. Proiektu horrek Jerusalem Ekialdeko koloniak hirigunearekin lotuko ditu eta ilegalki okupatutako eremu horien anexioa ekarriko du. Egitasmo polemiko horrek dauzkan aspektu legalak aztertzeko Caro Mazzoleniren testigantza berreskuratu dugu. Mazzoleni European Legal Support Center erakundeko ikertzailea da eta iragan martxoaren 24an, itzal handiko beste zenbait aditurekin batera, CAF apartheidaren trenbidetik erretiratzeko Euskal Herriko kanpainiak antolatutako on-line mintegi batean parte hartu zuen, Richard Weyndling kazetari eta ekintzaileak moderatuta. Mazzoleniren erakundeak babes legala ematen dio BDZ kanpainiari Europa mailan, eta ikerketa lana egiten ari da CAFen aurkako boikot kanpainia argudio legalez hornitzeko. Bere jardunean salatu du, giza eskubideak larriki urratzeaz gain, CAF Jerusalemen burutzen ari den proiektuak nazioarteko eta Europako legediak ere urratzen dituela; konpainia gipuzkoarrak jokabide profesional zital larria erakutsi duela; Europako Auzitegi Konstituzionalak kontzeptu hori onartzen duela eta horrek enpresak eskura litzakeen balizko kontratu publikoei eragiten diela. Ohartarazi du bere erkundea lanean ari dela Jerusalemeko proiektuan parte hartzeak ondorioak ekar diezazkiola CAFi Europa mailan kontratu publikoak eskuratzeko orduan. Bestalde, NBEk lurralde okupatuetan diharduten enpresen datu basea kaleratu du eta Mazzoleniren erakundea lanean ari da zerrenda horretan agertzen diren konpainiek ondorioak izan ditzatela etikaren kontrako haien jokabideagatik. Shapir, apartheidaren tranbia eraikitzeko proiektuan CAFen bazkidea den enpresa israeldarra, zerrenda horietako bat da. Azkenik, aldarrikatu du giza eskubideen aldeko nazioarteko legediak loteslea izan behar duela.

Beste aldetik, amaiera eman diogu irratsaioari gogoratuz datorren uztailaren 7an Juana Ruiz Sanchez langile humanitarioaren aurkako epaiketa aurreikusita dagoela. Ruiz iragan apirilaren 13an baitu zuen apartheid erregimeneko armadak, eta espero dugu lehenbailehen libre izatea gure mikrofonootan eta Palestinako

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da