2021-06-01 11:55

Datorren ekainaren 5ean Gipuzkoako CAF konpainiak bere Urteroko Akziodunen Batzar Nagusia antolatu du, eta aurtengo bilkura enpresaren jarrera nazioarteko esparruan konprometitu samar dagoela egingo da, izan ere, Jerusalemeko Apartheid tranbiaren priektuan parte hartzeak jarrera delikatu batean jarri du Beasaingo enpresaren nazioarteko irudia. Pasa den astean jakin genuen CAFek astindu ederra jaso duela Norbegiako merkatuan, non kontratu mamitsuak eskuratzeko lehian dabilen. Izan ere, Norbegiako Bankuak erabaki du Israelgo Shapir enpresa Gobernuko pentsio funtsatik baztertzea, NBEak Palestinako eremu okupatuetako jarduerarekin aberasten diren enpresen zerrenda beltzean Israelgo eraikuntza enpresa sartu zuenetik. Kontua da enpresa hori CAFen bazkidea dela Jerusalemeko tranbian. Shapir baztertzeko erabaki horren atzean Norbegiako Sindikatuen Federakundeak bultzatutako boikot kanpainia dago, federakunde hori nazioarteko BDZ kanpainiari atxikita baitago. Kanpaina horretan sakontzeko eta CAFek Norbegiako merkatuan pairatzen duen jarrera konprometitua aztertzeko Trina Lise Sundnesen testigantza izango dugu entzungai. Sundnes Norbegiako Sindikatuen Federakundeko ordezkaria da, eta iragan martxoaren 24an "Erronkak eta estrategiak CAF Israelgo apartheidaeren trenetik jaitsi dadin" izeneko mintegian parte hartu zuen, CAF proiekto horretatik erretiratzeko Euskal Herriko kanpainiak antolatuta. Bere jardueran azaldu du kompromezu etikoak bultzatuta Federakundeak nazioarteko BDZ kanpainiarekin bat egin zuela, eta kompremezu horrexek berak eraman dituela CAFen aurkako boikot kanpainia bultzatzera, proiektu ilegal batean parte hartu behar zuela jakin bezain pronto. Kanpainia horren testuinguruan Norbegiako patronalera zein politikoengana jo dute, giza eskubideen urraketa batean parte hartzen duen bitartean, CAF baztertu dezatela eskatzeko. Bestalde, ohartarazi du Norbegian hartzen diren erabakiak eredugarriak izan daitezkeela beste herrialde batzuentzat.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da