2021-05-07 11:52

Aste honetako atalean Juani Rishmawi gure kolaboratzaile beteranoaren egoera kezkagarriaz informatzen jarraitu dugu. Rishmawi giza eskubideen aldeko ekintzailea da eta iragan apirilaren 13an Israelgo Apartheid erregimeneko indar armatuek Beit Sahourreko bere etxean bahitu egin zuten. Bertan, Zisjordania okupatuan, 35 urtetik gora daramatza bizitzen, eta Health Work Committees erakunde humanitario palestinarrean lanean. Kartzelaratu zutenetik hiru aste pasa dira eta tarte horretan itaunketa gogorrak jasan behar izan ditu. Azkenik, pasa den ostegunean leporatzen dizkioten karguak jakinarazi zizkioten, besteak beste, «erakunde ilegal bateko kidea» izatea.

Epaile militarraren aurrean agerraldia egin eta ordu gutxitara Teresa Aranguren kazetari beteranoarekin solasteko aukera izan dugu. Arangurenek eskarmentu handia dauka Ekialde Hurbilean eta itzal handiko ahotsa da afera hauetan, halaber, egun Juani askatzeko kanpainaren bozeramale lanetan ari da. Bere jardunean salatu ditu Rishmawiren atxiloketaren gorabeherak, izan ere, bere ustetan, atxiloketa horren asmoa Juaniren ingurukoengan ikara sortzea izan da; eta gainera, kritikatu du leporatzen zizkioten karguak jakinarazi gabe eraman zutela preso. Rishmawiri leporatzen dioten ustezko delituetako bat PFLPren erresistentziari nazioarteko kooperazioaren dirua desbideratzea da. Horren harira, Arangurenek uste du hori nekez demostratu daitekeela, izan ere, diru laguntza horiek kontrol zorrotz baten menpe daude. Bestetik, PFLP erakundearen historian sakondu du, Israelek Palestinako erresistentziaren erakunde horrekin erlazionatu nahi baitu HWC, eta kritikatu du Europar Batasunak erakunde hori talde terroristen zerrendan izatea. Kanpainia hau guztia Palestinarekiko kooperazioa krimanalizatzeko estrategia baten barruan sartu du, eta pentsatzen du elkartasun mugimenduarentzako abisu bat dela.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da