2021-02-09 10:16

Aste honetako atalean Enrique Flores marrazkilaria izan dugu solaside Uhintifadako mifrofonootan. Flores zenbait komiki eta nobela grafikoko egilea da, eta prentsako hainbat hedabidetan kolaboratzen du, besteak beste, El Pais egunkarian. Bere lan pertsonalenak 4ojos.com webgunean biltzen ditu. Lan horien artean bidaia kaierak daude. Horietan egileak bisitatu dituen herrialdetako ikuspegia islatu du. Iragan urtarrilaren 14an, eta "Palestina, agora artistikoa" proiektuaren barruan, kaiera horietako bat aurkeztu zuen Gasteizko Montehermoso Kulturgunean: Postales desde Al-Quds. Proiektu hori Mundu Bat erakundeak sustatu du, eta haren heburua da, Enrique Floresen akuarelen bitartez, Jerusalemeko errealitate palestinarra ikustaraztea; izan ere; erregimen sionista garbiketa etniko kanpainia bat burutzen ari da hiri historikoko komunitate palestinarraren kontra zein kultura eta ondare palestinarraren kontra. Artista Al-Quds zaharreko karriketan murgildu da, eta eguneroko bizimoduko erretratuak bildu ditu bere kaieran, hiriko tradizio palestinarraren testigantza ematen duten erretratuak. Ezinbestean, eszena horietan okupazioaren etengabeko jazarpena ere islatzen da, izan ere, kale horietan zehar paseatzean jazarpen hori somatu egiten da. Bere jardunean azpimarratu du bidaiariaren testigantzaren garrantzia, gure baliabide urriekin, erregimen israeldarraren kontakizunaren bertsio boteretsuari aurre egiteko; izan ere; informazioa boterea da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da