2021-01-28 11:00

Iragan urtarrilaren 11n Valentziako Herrialde Auzitegiak amaiera eman zion BDZ mugimenduko zortzi ekintzaileren aurkako auziari. 2015ean auziperatuek boikot kanpainia bat antolatu zuten Matisyahu artista sionistaren kontra Rototom Sunsplash jaialdiaren egitarauaren barruan eman behar zuen kontzertutaren atarian. Boikot kanpainiaren jomugan zegoen kontzertua azkenean egin egin zen, baina Palestinaren ladeko elkartasun ekitaldi bilakatu zen, publikoak Palestinarekiko elkartasun bandera eta lelo ugari erakutsi zituelako. Ikuskizunaren ostean Madrilen kokatutako eskuin muturreko abokatuen erakunde batek salaketa jarri zuen ekintzaileen kontra eta jazarpenak, mehatxuak, gorroto delitua eta erakunde kriminaleko kide izatea leporatu zien. Lau urteko prozedura luze baten ostean Valentziako Auzitegiak bertan behera utzi du auzia inongo ondorio penalik gabe, eta gainera, ebatzi du Israelen aurkako boikot aldarrikapenak adierazpen askatasun eskubidearen babesa duela. Aipamen horrek aurrekari garrantzitsua suposatzen du, eta BDZ mugimenduak garaipentzat hartu du.
Aste honetako atalean zortzi auziperatuetako bat izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan, Carlos Marcos. Marcosek prozesuaren kronologia azaldu du bere jardunean, eta ohartarazi du salaketaren atzean dauden Israelen aldeko presio taldeek lotura estua daukatela espainiar estatuko eskuin muturrarekin, zehatzago ACOM eta VOX bezalako erakundeekin. Balioetsi du, halaber, garaipen inportante hau; izan ere; ebazpenak aurrekari garrantzitsua ezartzen du, eta arrazioa ematen dio BDZ mugimenduari auzitegietan, alegia, lobby sionistak botere jarrera duen esparru batean. Gainera, adierazten du ebazpen honek legalitatearen atea irekitzen diola mugimenduari.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da