2020-12-02 11:06

Aste honetako atalean gai ikamikatsua jorratu dugu, duela urte batzuk Donostiako Palestinaren aldeko mugimenduko kideak mehatxatuta eta jazartuta dauzkan pertsonaia batena, Fadi Hassan palestinar sionistarena. Orain dela aste batzuk Argia astekariak, euskaraz, eta estatu mailako El Salto egunkariak, erdaraz, afera honen inguruko ikerketa erreportaia mamitsua argitaratu zuten, Lander Arbelaitz kazetariak sinatuta. Artikuluak ale toxiko horren ibilbidea aztertzen du, eta azaltzen du nola dedikatzen den modu sistematikoan elkartasun ekitaldiak saboteatzera eta Palestinaren aldeko ekintzaileak jazartzera. Erreportaiak kontatzen du, halaber, tipo hori VOX erakunde ultraeskuindarraren militante ezaguna dela eta Euskadiko Komunitate Palestinarra izeneko elkartea sortu duela. Fadi Hassan bera da militanterik eta jarduera publiko ezagunik ez duen erakunde horren presidentea; baina jarduerarik gabeko elkartea zuzenduagatik, oso aktiboa da epaitegietan, Donostiako Palestinaren aldeko mugimendua jazartzeko tresna gisa baliatzen baititu.
Gai gatazkatsu hau gertuagotik ezagutzeko Kaxilda liburutegiko Dario izan dugu solaskide, izan ere, iragan azaroaren 30ean Kaxildako hiru lagun aurrez aurre izan ziren epaitegietan palestinar sionistarekin, erasotzeagatiko salaketa jarri baitzien. Bere jardunean gure solaskideak baztertu du eraso hauen atzean zoro baten delirioak daudenik; aitzitik, susmatzen du pertsonaia honek herri mugimenduaren kontra egiten duen etengabeko jazarpenaren atzean estrategia zehatz eta antolatu bat dagoela.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da