2020-10-27 17:14

Aste honetako atalean Argentinako Radio gráfica irratian Valeria Cortés ekintzaileari egindako elkarrizketa berreskuratu dugu. Cortés Gazako zerrendan dihardu lanean nekazariei eta arrantzaleei sustengua ematen. Udazkena iristearekin batera olibaren uzta garaia ere iritsi da Palestinara, familia askorentzat ogibide nagusia. Garai honetan, hain zuzen, nekazarien aurkako erasoak areagotu egiten dira; kolonoek burutuak, Zisjordanian; eta okupazio armadak burutuak, Gazako ozerrendan. Hori dela eta, sasoi honetan bereziki garrantzitsua da nazioarteko brigadisten jarduna; Palestinako langilei laguntzeko eta hauek pairatzen dituzten gehiegikerien testigantza jasotzeko. Elkarrizketa honetan Cortesek Gazako zerrendan Unadikum brigadetako kide moduan bizitakoaren testigantza gordina eman digu. Bertan sostengua ematen diete 48ko eremuekiko banaketa harresitik gertuko lurretan lan egiteko saiakeran okupazio armadaren eraso bortitzak pairatzen dituzten nekazariei.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da