2020-09-22 12:38

Aste honetako atalean ohiko formatutik aldentzen den irratsaioa eskaini duzuegu. Oraingo honetan Isaias Barreñada irakasleak UPNAk eta Sodepaz erakundeak antolatutako udako ikastaroan eskainitako hitzaldiaren pasarte bat eskaini dizuegu. Barreñada Nazioarteko Harremanetarako eta Historia Globaleko irakaslea da Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta "Apartheid Palestinan eta elkartasunaren kriminalizazioa" izenburupean antolatutako jardunaldietako hizlarietako bat. Bere jardunean Palestinako estatus legala azaldu digu, eta palestinarren komunitare anitzaren egoera (Zisjondania eta Gazako palestinarrena, 48ko eremuetakoena, errefuxiatuena...); aztertu du gaur egungo testuinguru politikoa, Israelgo hauteskundeetatik eta Estatu Batuetako administrazioak Tel Aviveko erregimenari baldintzarik gabeko sostengua eman dionetik; eta gogoeta egin du BDZ mugimenduaren eraginaren inguruan, eta nola Israelen politikekiko ahots kritiko guztiak estatu sionistaren aparatuen jazarpena pairatzen ari diren. Bere iritziz, Israelgo irudia historiako momenturik okerrenean dago, neurri batean nazioarteko boikot kanpainiaren eraginagatik, eta, erregimen koloniala denez, kritika horiek isilarazi egin behar ditu, eta kanpoko onespena behar du bere salbuespenezko egoera normalizatzen laguntzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da