2020-09-15 10:29

Iragan irailaren 9an abian jarri zen "Apartheid Palestinan eta elkartasunaren kriminalizazioa" izeneko udako ikastaroa, Sodepaz erakundeak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak elkarlanean antolatuta. Mintegiak asteazkenero egingo dituzte urriraren 7ra bitartean, eta gaiaren inguruan itzal handiko aditu taldea bilduko dute. Besteak beste, honako hizlari hauek hartuko dute parte jardunaldietan: Isaias Barreñada, Nazioarteko Harremanetarako eta Historia Globaleko irakaslea Madrilgo Complutense Unibertsitatean; Omar Barghouti, BDZ Mugimenduko sortzailetako bat eta 2017ko Bakerako Gandhi Sariaren irabazlea; Michael Lynk, NBEko Kontalari Berezia Palestinako lurralde okupatuetarako eta Zuzenbide irakaslea Western University London Unibertsitatean, Ontarion (Kanada); edota Alys Samson Estapé, Boycott National Committe (BNC) batzordeko arduraduna Europarako.
Ekimena polemikak zipristindu du, izan ere, espainiar estatuko lobby sionistak; ikastaroak planteatzen duen tesia berretsiz; jardunaldiak, antolatzaileak eta hizlariak kriminalizatzeko ahalegina egi du. Hala, ACOM erakundeak eta OK Diario bezalako eskuin muturreko hedabideek salaketa gogorrak egin dituzte ikastaroko antolatzaileen kontra.
Uhintifadako 11. denboraldiko lehenengo atal honetan Xabi Agirregabiria izan dugu solaskide. Agirregabiria Sodepaz erakundeko arduraduna da Nafarroan, eta bere jardunean azaldu ditu aparatu sionistak eta haren naziozgaindiko sareek palestinarren giza eskubideen aldeko mugimendua kriminalizatzeko erabiltzen dituzten mekanismoak. Halaber, aztertu du zein ezkutatzen den horrelako ekimen solidarioen kriminalizazio kanpainien atzean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da