2020-07-01 10:18

Iragan uztailaren 1ean, Amorruaren Eguna deitu zuten palestinarrek; izan ere, egun horretan Israelek Zisjordaniako eremuen anexioari ekingo zion, alde bakarrez eta nazioarteko legalitatea urratuz, halaxe iragarri baitzuen administrazio sionistak. Anexio prozesu ilegal horretan Euskal Herriko CAF enpresak parte hartuko du, 48an okupatutako eremuak orain bereganatutakoekin lotzen dituzten azpiegiturak eraikiz. Ekainaren 13an, Beasainen, CAFeko akziodunen batzar orokorra bildu zen eta elkartasun ekintzaile batzuek akziodun gisa parte hartu nahi izan zuten, alferrik, konpainiako inbertsiogileen aurrean Jerusalemgo tranbiaren proiektuaren ilegaltasunaren inguruko galdera sorta bat aurkezteko. Azkenik, afera ez zen aipatu ere egin empresarien bilkuran. Ekintzaile horietako bat izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan, Santiago Gonzalez Vallejo. Gonzalez ekonomilaria da eta Comité de Solidaridad con la Causa Arabe erakundeko kidea. Elkarte horrek Beasaingo konpainiaren aurkako salaketa jarri du Balioen Merkatuaren Nazio Batzordearen aurrean, inbertsiogileei Jerusalemgo proiektuaren ilegaltaunaren inguruko informazioa ezkutatu dietela argudiatuz. Bestalde, Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Batzodera ere eraman nahi dute trengintza enpresaren aurkako salaketa. Bere jardunean azaldu du bide legal guztiak jorratu dituztela eta, hala ere, akziodunen batzarrean CAFek aukera paregabea galdu duela atzera egiteko eta proiektu ilegal horretatik erretiratzeko. Haren ustez, konpainiako zuzendaritzak epe laburreko apostu bat egin du ondorioei erreperatu gabe, baina Palestinako elkartasun mugimenduak ere apostu horri eutsiko dio. Proiektutik erretiratzen ez badira, bota egin beharko dituzte.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da