2020-01-28 18:55

Aste honetako atalean Palestinako historiako pasarte garrantzitsuenetako batera hurbildu gara; alegia; NBEk eremu historikoa zatikatu zuenekora; Israelek, alde bakarrez, estatua aldarrikatu zuenekora; eta Nakbaren abiapuntura. Eta garai erabakior horiek bertatik baertarako lekuko baten testigantzaren bidez aztertuko ditugu: Pablo de Azcarate. Azcarate Espainiako bigarren errepublikako gobernuko itzal handiko diplomatikaria izan zen, Londresen aritu zen enbaxadore lanetan, eta gerra galdutakoan NBEn hasi zen lanean. Erakunke horretako ordezkari bidali zuten Palestinara historiako garai gako horietan. Horixe da gaur hizpide izango dugun liburuaren gaia:  Los años clave de Palestina-Israel: Pablo Azcárate y la ONU (1947-1952), Jorge Ramos Tolosa idazleak aurkeztu diguna. Ramos Historia Garaikideko doktorea da, eta Valentziako Unibertsitateko irakaslea; eta idazlan honetan bere bi ikerkuntza ildo nagusiak uztartu ditu, Palestinako okupazioaren historia eta bigarren errepublikako oroimen historikoa. Bere ikerketa Pablo de Azcarateren idazkietan eta egunkarietan oinarrituta dago, eta bertan azaltzen du diplomatikaria hasieran sionismoaren kontakizun hegemonikoaz baldintzatuta izan zela, baina gertakarien bilakaeraren lekuko izandakoan, apurka- apurka ohartu zela NBE paper salagarria jokatzen ari zela gatazka horretan. Egilearen arabera, Azcaratek bere idazkietan azaldu zuen NBEk ez zituela erabili eskura zituen baliabide guztiak 48ko gerra ekiditeko, eta horrela sionismoaren mesedera jokatu zuela, bere estatua ezar zezan; alegia; NBEk atzera egin zuela mugimendu sionistaren interesen onerako, erakundearen konstituzio-ituna ere urratuz. Halaber, kontatu du, Palestinan jardun zuen azken garaian, Azcarate populazio palestinar errefuxiatuaren itzultzeko eskubidea bermatzeko lanetan aritu zela, eta Jerusalengo nazioarteko estatusa bermatzeko; eta zazpi hamarkada geroago afera horiek oraindik konpontzeke daudela.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da