2019-12-12 13:21

Aste honetako atalean Jerusalen Ekialdeko populazio palestinarrak pairatzen duen bazterkeria eta garbiketa etniko egoeran jarri dugu arreta. Horretarako Eneko Gerrikabeitiaren testigantza jaso dugu Uhintifadaren mikrofonootan. Gerrikabeitia Mundu Bat erakundeko kidea da, eta elkarte horretarako lanetan bost urte eman ditu Jerusalenen bizitzen. Duela urtebete haren taldeak "Bestelako Jerusalen" izeneko kanpainia jarri zuen abian, Europako erakundeetako arreta deitzeko Palestinako hiriburuak pairatzen duen egoeraren inguruan. Bere jardunean azaldu dizkigu Israelgo administrazioak Jerusaleneko populazio palestinarra garbitzeko eta desagertaratzeko erabiltzen dituen estrategia eta baliabideak. Haren esanetan, estrategia horiek erregimen sionistak 67an hiria okupatu zuenetik garatzen diharduen ibilbide horri baten barruan kokatzen dira. Egoera bereziki larria bilakatu da azken urtean, izan ere, AEBetako Donal Trumpen administrazioak onartu egin du Israelgo autoritatea hiriaren gainean. Onarpen horrek talka egiten du Nazioarteko Legediarekin, baina, inongo funtsa legalik ez badu ere, bultzada diplomatiko garrantzitsu bat suposatzen du Tel Aviveko erregimenaren asmo baztertzaileentzat. Arreta deitu du, gainera, azpiegiturek eta hirigintzak duten garrantziaz Jerusalen Ekialdeko okupazioa sendotzeko orduan. Zentzu horretan, Jerusalengo tranbiaren proiektua salatu du, nazioarteko legediaren ikuspegitik ilegala baita. Proiektu horrek hiriaren ekialdean dauden kolonia ilegalak hirigunearekin lotuko ditu, eta auzune palestinarrak baztertu egingo ditu. Trenbide horren eraikuntza Euskal Herriko enpresa baten esku dago; CAFen esku, alegia. Konpainia gipuzkoarrak, azkenik, proiektua burutuko balu, gerra kimen baten partaide izango litzateke.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da