2019-11-11 13:33

Aste honetako edizioan laentrevistadelmes.com webgunetik ateratako elkarrizketa interesgarri bat eskaini dizuegu. Guerrilla Comunicacional kolektiboak argitaratzen duen web orrialde horretatik Laurent Cohen ekintzailearekiko solasaldi bat jaso dugu. Cohen JUNTS taldeko sortzaileetakoa da, Katalunian palestinarrak eta judu antisionistak biltzen dituen elkartea. Horrez gain, Cohen Nazioarteko Judu Antisionisten Sareko kidea ere bada, eta egun bere ahalegin guztiak BDZ kanpaina indartzeari bideratzen ditu. Bere jardunean baztertu du Israelek munduko juduak ordezkatzen ditueneko ideia, areago palestinarren aurkako garbiketa etnikoa burutzen ari direnean. Halaber, salatu du nazioarteko komunitateak, eta bereziki Europak, Israeli ematen dion babesa, laguntza hori gabe Israelgo proiektua bideraezina izango litzatekeelako. Zentzu horretan, nabarmendu du nazioarteko gizarte zibilak Israelen gainean eragin dezakeen presioa, BDZ kanpainiaren bitartez. Kritikatu du Israelek LGTB komunitatea erabiltzen duela gizarte aurreratu eta liberalaren irudia emateko, Tel Avivetik kilometro gutxitara Gazako populazioa gerbitzen duten bitartean; Pinkwashing kanpainia deritzotena, alegia. Era berean, kritikatu du Israelek artea eta kultura baliatzen dituela erregimen sionistaren aurpegia zuritzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da