2019-05-29 13:37

Aste honetako atalean iragan maiatzaren 6an, Bilbon, Komite Internazionalistetako eta 97.0 irratiko lagunek Jamal Juma ekintzaile palestinarrari egin zioten elkarrizketa izan dugu entzungai. Juma Stop The Wall erakunde palestinarreko sortzailea da, eta 2002tik Apartheid Harresiaren Aurkako Herri Batzorde Palestinarren koordinatzailea. 2009an Israelgo okupazio administrazioak atxilotu eta kartzelaratu egin zuen, Giza Eskubideen aldeko bere jardueragatik.
Bere jardueran erresistentzia herrikoi eta zibilaren garrantziaz aritu da, horixe baita okupazio erregimenaren aurkako borroka tresna eraginkorrena. Salatu du hiritar palestinarren aurkako kartzela-politika masiboa. Deskribatu ditu Apartheid erregimenak kolektibitate palestinarra banatzeko baliatzen dituen tresnak; hala nola; harresiak, errepide sare baztertzailea, kontrolguneak, edota legedia. Arreta deitu du nazioarte mailan eskuin muturra izaten ari den gorakadaz, horiexek baitira sionismoaren aliatu naturalak; eta dei egin dio munduko gizarte zibil aurrerakoiaren erantzunkizunari faxismoa geldiarazteko. Azpimarratu du nazioarteko elkartasun mugimenduaren garrantzia, BDZ kanpainiaren bitartez, eta Palestinako erresistentzia herrikoiarekin elkarlanean, Apartheida borrokatzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da