2019-04-15 10:40

Aste honetako atalean Liliana Cordova Kaczerginski ekintzaile internazionalista izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Cordova Judu Anti-sionisten Nazioarteko Sareko (IJAN) sortzaileetako bat da. Parisen jaio zen eta haren aita Vilnako (Lituania) ghettoko gudaria izan zen Bigarren Mundu Gerran. 14 urtez bizi izan zen Israelen, bertan letra hebreera eta hispanoamerikarren ikasketak egin zituen Jerusalemeko Unibertsitate Hebrearrean. Handik Frantziara alde egin zuen berriz, eta bertan pedagogo lanetan aritu zen. Gaur egun erretiratuta dago eta 2008an, haren mugimenduarekin batera, BDZ kanpainiarekin bat egin zuen. Borroka neketsua darama, plano teorikoan eta praktikoan, Israelgo estatu sionistaren benetako izaera kolonialista eta baztertzailea agerian uzteko. Bere jardunean doktrina kolonial sionistaren sorrera azaldu digu, eta ukatu egin du Israelgoa sakapen nazionaleko proiektu bat denik. Ohartarazi du beharrezkoa dela sionisten kontakizuna desmuntatzea. Errefuxtu egin du Israelek juduen komunitatearen ordezkaritza bereganatzea. Salatu du presio talde sionisten esku hartzea nazioarte mailan, eta mundu osoan eskuin muturreko taldeekin dituzten harremanak. Izan ere, ohartarazi du indar faxisten nazioarteko sare bat dagoela, mundu osoan bere hegemonia ezarri nahi duena, Israel sare horretako ezinbesteko osagaia dela, eta horretarako diskurtso islamofoboa baliatzen dutela. Azaldu du nola gogortu den Israelen diskurtso arrazista, eta horretarako bertako populazio palestinarra desumanizatu egin dutela, horixe baita sionismoaren ideia xenofobo eta supremazistak errotzeko bide bakarra. Adierazi du bertako populazio palestinarraren egoera genozidio geldo bat dela. Bestalde, salatu du, nola Israelek baliatzen duen kultura, artea, eta baita LGTB mugimenduarekiko ustezko begirunea ere, nazioarteko iritzi publioaren aurrean bere irudia zuritzeko; hori dela eta, aldarrikatu du BDZ mugimenduaren garrantzia Israelgo erregimen sionistaren krimenen normalizazio kanpainia desmuntatzeko. Azkenik, adierazi du bere nortasun judua ez dela berak hautatutako zerbait, baina internazionalistan den heinean, sionismoaren kontrako lubakian dagoela, eta inor ezin dela antiarrazista izan antisionista ez bada.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da