2019-02-04 10:29

Datorren asteartean Nines Maestro ekintzailea, bere bi burkiderekin batera, Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko du, terrirismoa diruz laguntzea leporatuta. Maestro Espainiako Kongresuko diputatua izan zen 90ko hamarkadan, IU alderdiaren partetik, eta gaur egun Red Roja erakundeko militantea da. 2014ko udan Israelgo armadak "Babes Hesia" izeneko sarraskia burutu zuen Gazako zerrendan, eta ondorengo egunetan Red Rojak diru bilketa solidarioa antolatu zuen, jasotakoa Gazako populazioari helarazteko asmoz. Hori dela eta, sionismoaren aldeko erakunde batek salaketa jarri dio Maestrori, terrorismoaren finantzaketa egotzita, bera baitzen kontu korronteko titularra. Salatariek (horietako bat egoitza soziala AEBetan duen elkarte bat) argudiatzen dute bildutako dirua Gazara bidaltzeko, Leila Khaled ekintzaile palestinar historikoaren bitartez egin zutela. Khaled PFLP (Palestinako Askapenerako Herri Frontea) alderdiko buruzagietako bat da, eta Israelek terroristatzat daka erakunde hori.

Aste honetako atalean, Uhintifadako mikrofonootan, Nines Maestrorekin izan gara solasean. Bere jardunean berretsi egin du borroka internazionalistarekiko bere konpromezua, eta ohartarazi du lobby sionistaren mehatxuen gainetik, eta gertatzen dena gertatzen dela, Palestinarekiko elkartasuna ezin dela gelditu, denik eta borroka bidezkoenetakoa delako.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da