2018-12-17 12:50

Aste honetako atalean Laura Ciudad kazetaria izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan, Ramallahtik. Ciudad aspaldiko kolaboratzailea da Hala Bedi irratian, eta urteetan bizi eta lan egin du Palestinan; besteak beste; Radio Muqawaman, Informazio Alternatiborako Zentroak Jerusalemetik ekoizten zuen irratsaioan. Gaur egun Palestinara bueltatu da NOVACT erakundean lan egitera. GKE horrek babes legala eta laguntza ematen die Israelgo administrazio okupatzailearen jazarpena pairatzen duten gizarte ekintzaile palestinarrei. Bere jardunean salatu du Palestinako giza eskubideen aldeko ekintzaileek, erakunde politikoetako kideek, manifestariek edota kazetariek jazarpena pairatzen dutela, ez bakarrik Israelgo erregimenaren partetik, baita PANren partetik ere; izan ere; PANk okupazio administrazioarekin kolaboratzen du disidantzia politikoa jazartzeko. Halaber, salatu du afera politikoengatik atxilotutako palestinarrek auzitegi militar israeldarrei egin behar izaten dietela aurre, eta bertan ez daukatela inolako berme juridikorik.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da