2018-11-19 12:52

Aste honetako atalean Juani Rishmawik, Uhintifadako aspaldiko kolaboratzaileak, Palestinako gaurkotasuneko kronika eskaini digu Beit Sahourretik, Bethelehemeko (Zisjordania) auzunetik. Rishmawi HWC (Health Work Committees) osasun arloko erakunde palestinarreko langilea da. Duela pare bat aste salaketa helarazi ziguten Israelgo armadak erakundeak Al Khalil-eko (Hebron) Alde Zaharrean duen osasun zentroan sartu eta osagile zein gaixoak ke potez erasotu zituelako. Gainera, HWC erakundeak Al Auda ospitalea kudeatzen du Gazako zerrendan eta Rishmawi bera urtetan bizi izan da bertan. Gauzak horrela, Gazarekin lotzen duen gertutasun pertsonal eta profesionaletik hango egoeraren berri eman digu gaurko gonbidatuak. Azken egunotako bortizkeriaren gorakadaren nondik norakoak azaldu dizkigu, eta azpimarratu du Gazan osasun egoera larria pairatzen ari direla; baliabide medikoak, botikak, ur edangarria eta argindarra falta direla; eta egoera gaiztotu egin dela iragan martxotik aurrera Itzulerako Martxa izeneko ekimena abian jarri zenetik. Saladu du, halaber, osasungintzako lagileak gainezka daudela, Israel munizio mota berri batekin esperimentatzen ari delako, populazio zibilaren artean ahalik eta elbarritu eta ezgaitu gehien eragiteko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da