2018-11-12 10:39


Aste honetako atalean Salah Jamal izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Mediku, historialari eta idazle palestinarra Euskal Herrian izango da bisitan datorren astean bere lana aurkezten. Bere azken liburuan, Nakba. 48 relatos de vida y resistencia en Palestina, Jamalek, behinola izan zen umearen ikuspegitik, bere familiaren erbesteratzearen historia konatzen du. Horrez gaiz, beste liburu baten berrargitalpena ere aurkeztuko du: Aroma árabe. Lan honetan egileak mundu arabiarreko kontakizun historikoak, gastronomia ohiturak eta pasadizo interesgarriak bildu ditu, eta horrekin batera, Palestinako sukaldaritzako errezeta ilustratu sorta oparoa. Bere jardunean azaldu du haur baten kontakizunak, umorea eta usadio gastronomikoak baliatu dituela Europako publikoari Palestinako herriaren irudi humanoa helarazeko, prentsak aurkezten duen iruditik aldenduta. Bestalde, salatu du Israel fikziozko estatua dela, eta ez daukala komuneko tradiziorik; horregatik Palestinako kultura, folklorea eta gastronomia ere bereganatzen ditu, bere kontakizun historikoa elikatzen duen iruditeria kolektiboa eraikitzeko.
Halaber, azpimarratu du palestinar, eta, oro har, arabiar kulturaren ezaugarria dela atzerritarrari platera mahai gainean harrera egitea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da