2018-11-05 10:40

Aste honetako atalean Ramzi Maqdisi zinemagile palestinarra izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Maqdisi Euskal Herrian izan da bisitan, Iruñeako BDZ taldeak antolatutako Palestina Habibti egitarau kulturalean parte hartzeko, bertan bere lanetako batzuk proiektatu baitituzte. Jerusalemen jaio zen aktore eta zuzendari palestinarra, eta zinemagintzan egin duen lan oparoan bere azken lana nabermentzen da: Ghost Hunting (Mamu Ehiza). Film horretan Palestinako preso politikoen egoera jorratzen du eta dokumental onenari saria jaso zuen 2017an Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdian. Halaber, filme hau Oscar sarietarako izendatzeko proposatu dute.

Bere jardunean Maqdisik salatu ditu sortzaile palestinarrek beren lana nazioarte mailan erakusteko dituzten zailtasunak. Aldarrikatu du zinemagintza modu bat dela Israelgo kontaketa ofizialari aurre egiteko, eta halaber, tresna bat dela munduari palestinarren irudi humanoagoa helarazteko, jendea nazkatuta daoelako azken 70 urteotan albiste berberak entzuteaz. Era berean, salatu du Israelek bere jaiolekuan, Jerusalemen, burutzen ari den garbiketa etnikoa; berak Solomon´s Stone filmean erakutsi zuen bezala. Azaldu du, Palestina askatu ezin duenez, bere burua askatzearen aldeko hautua egin duela, eta horrexegatik ezabatu duela okupazioa bere pelikuletatik.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da