2018-10-08 10:19

Aste honetako atalean, Uhintifadako mikrofonootan, Panxo izan dugu solaskide, Zoo taldeko abeslaria. Valentziarrak Palestinatik bueltatu berriak dira, bertan, Festiclown zirko jaialdian parte artu dutelarik. Bost urte dira Galizako Pallasos en Rebeldia taldeak zirkogintza jaialdi ibiltari hori antolatzen duela Palestinako lurraldeetan, herriz herri eta errefuxiatuen kanpamenduz kanpamendu, okupazioaren egunerokotasuna urrateko irriaren indarraz. Aurtengo edizioan parte hartu duten musikari, pailazo eta artisten artean Zoo taldeko kideak izan dira. Panxok bere bidaiako esperientziak kontatu dizkigu. Handik aberastuta bueltatu dira, arlo artistikoan, bertako musikariekin doinuak partekatu ahal izan dituztelako, baina batez ere, Palestinarekiko konpromezua indarberrituta etorri dira. Halaber, Zoo taldea Eurovision jaialdiko datorren urteko edizioa Israelen ez ospatzea aldarrikatzen duen manifestuko ehundik gora sinatzaileetako bat da.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da