2018-10-01 09:31

Aste honetako atalean BDZ kanpainia eta Espainiar Estatuko lobby sioista epaitegietan jokatzen ari diren leiha izan dugu mintzagai. Izan ere, iragan astean jakin genuen ACOM izeneko presio talde Israeldarrak, aurrekoetan beste hainbat udalerritan egin duen bezala, salaketa jarri duela Iruñeko Udalaren kontra; hiritar israeldar eta, oro har, juduen kontrako bazterkeria leporatuta. Salaketa horren zioa izan da hiriko Udalbatzak iragan ekainean onartu zuen mozioa. Ebazpen horretan Udalak, besteak beste, Israelekiko arma komertzioa gaitzetsi, Israelgo enbaxadorea "persona non grata" izendatu, israelgo ordezkariei esparru publikoen erabilera ukatu, eta hiritarrek israeli boikot egiteko duten eskubidea onartu egiten zuen.
Afera honen inguruan jakinaren gainean jartzeko Xabi Agirregabiria izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Iruñeako BDZ taldeko kideak azaldu digunez, sionisten salaketak ez dauka funtsa legalik; Udalaren ebazpena, ikuspuntu legaletik, ukaezina delako. Argudiatu duenez, BDZ mugimendua ez da mugimendu antisemita bat, aitzitik, Giza Eskubideen aldeko mugimendua da eta arrazoia eta zilegitasuna bere alde daude. Presio tarde sionistek, aldiz, baliabide ekonomiko handiak dauzkate epaitegietan jazarpen lana egiteko, eta horrexetaz ari dira baliatzen mugimenduari higadura lana egiteko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da