2018-06-06 10:37

Iragan astean Valentziako Udalak Israelek Gazan burututako sarraskiak salatu eta udalerria Apartheidik Gabeko Esparrua izendatzen zuen mozioa onartu zuen.  València en Comú alderdiak eraman zuen eskaria udalbatzarrera eta aurrera atera zen Compromis eta PSPVren botoekin (PP eta C´s alderdiek kontra bozkatu zuten). Ebazpen horren ondorioz Valentziakoa BDZ kanpainaren eskakizunekin bat egiten duen munduko udalik populatuena bilakatu da. Erabaki esanguratsuak hautsak harrotu ditu eta, aurrekoetan antzeko adierazpenak onartu duten zenbait udaletan gertatu den bezala, ACOM siglen atzean ezkutatzen den presio talde sionistak bere makineria guztia jarri du martxan epaitegietan, prentsan zein sare sozialetan ekimen horren bultzatzaileak mehatxatzeko. Afera horren inguruan solasteko Valentziako BDZ taldeko Jorge izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Ekintzaileak adierazi du onartutako mozioak palestinarrek eskubideak izateko duten eskubidea baino ez duela eskatzen, eta oinarrizko giza eskubideetan oinarritzen dela. Halaber, salatu ditu ACOMen partetik jaso dituzten presioak eta mehatxuak; baina azpimarratu du ez direla lobby sionistaren beldur, historiaren alderdi zuzenean daudela baitakite.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da