2017-11-15 09:13

Aste honetako edizioan iragan azaroaren 6an Reuven Rivlin Israelgo Presidenteak Madrilera egindako bisita izan dugu hizpide Uhintifadako mikrofonootan. Estatu sionistako mandatariak, 200 enpresari talde batek lagunduta, udal ordezkarien harrera beroa jaso zuen. Manuela Carmena alkateak eta Nacho Murgui Alkateordeak (bata zein bestea Ahora Madrid hautagaitzako ordezkariak) hiriko urrezko giltza eskaini zioten presidente israeldarrari. Harrerak kritika asko eragin ditu, besteak beste, gure gaurko solaskidearena, Daniel Lobato. Lobato RESCOPeko ekintzailea eta Madrilgo BDZ kanpainiako kidea da, eta bere jardunean gogor salatu du Carmena eta Murguiren jokarea; are gehiago, batak Giza Eskubideen Sari Nazionala jaso zuelako 1986 urtean, eta bestea, ezaguna delako Madril aldean bere konpromezu politikoagatik. Halaber, Lobatok gaitzetsi du udal ordezkariek udaletxeko fatxadan "Refugees welcome" lelodun pankarta erakusten duten bitartean historian zehar errefuxiatu gehien eragin duen erregimeneko presidentea onartu, txalotu, saritu eta legitimatu egiten dutela. Galdetu egiten du ea jokaera horren atzean antisemitismo salaketa jasotzeko beldurra ote dagoen, edo akaso, botere esparruetara iritsitakoan printzipioak aldatu egin dituztela. Era berean, ohartarazi du politikariak, eta batez ere euren burua ezkertiartzat daukatenak, ezin direla ezkutatu erasotzaile eta erasotuen arteko jarrera ekidistanteetan.

Â

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da