2018-05-14 17:40

[Kurdistanekin elkartasun ekimena]  Pasaden larunbatean, maiatzaren 12, Erdoganen gobernuaren politika genozida eta inbaditzaileak salatzeko, eta Turkiako turismoari boikot egitera deitzeko, Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak mahai informatiboa jarri zuen Bilboko Bailen kalean.

Turkish airlines konpainiako zenbait kide guregana hurbildu dira era probokatzaile eta erasokorrean, keinu mehatxugarri faxistak eginez, eta argazkiak eta bideoak grabatuz. Ertzaintza eta Udaletxeko espazio publikoko arduradunak abisatu dituzte, hauek beharrezko baimenak genituela konprobatu ondoren gure jarduerarekin aurrera egin ahal izan dugu. Hala ere, Ertzaintzak alde egin ondoren, bisita probokatzaile eta erasokorrak jasotzen jarraitu dugu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da