2018-03-26 09:22

[Koldo Alzola*] Martxoaren 29an Tel Aviveko Maccabi saki baloi talde israeldarra izango dugu Gasteizen, Baskoniarekiko norgehiagokan. Berriro. Azken hamarkadan, errepikatuaren errepikatuaz, ohikoa egin zaigu estatu sionistako delegaritzaren presentzia hirian, etxeko korridorean elefante bat bezain ohikoa. Israelgo kirol enbaxadorea apartheid erregimenarekin eta armada hebrearraren gerra-krimenekin lotzen duten zantzuak ugariak eta ezagunak dira, elefantea eta pakidermoen arteko harremana bezain agerikoa.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da