2017-10-31 15:56

Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak "Kurdistan begiratuz" zinema kurduaren 2. zikloa antolatu du Bilbon, Bilborock aretoan, azaroaren hurrengo hiru astelehenetan.

Azaroak 6 astelehena, Bilborocken 19:30ean

SARA, JIYANA MIN HER ÅžER BÈ– (nire bizitza osoa borroka izan da)
Zuzendaria: Dersim Zerevan
Iraupena: 95min
Urtea: 2015
Hizkuntza: kurduera, gaztelaniazko azpitituluekin

“Sara -Jiyana min her şer bû (Nire bizitza osoa borroka izan da) dokumentala, Sakine Cansiz, 2013an Turkiako zerbitzu sekretuek Parisen eraildako emakume iraultzaile kurduaren bizitzan oinarrituta dago. Sakine, Kurdistango Langileen Alderdiaren fundatzaileetako izateaz gain, Estatu Turkiarraren faxismoa borrokatu zuen lehen emakumeetarikoa izan zen. Aipagarria da dokumentalean bere lagunek Sakineren inguruan egiten duten deskribapen hurbila eta pertsonala. Sakineren biografia ezagutzen ez duen ororentzat, gure garaiko iraultzaileetako bat emozioen eremutik ezagutzeko aukera eskaintzen du dokumentalak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da