2020-10-20 17:24

Beste behin ere,  Israel lehiaketan ordezkatzen duen txirrindularitza talde batek kirol ekitaldi batean parte hartuko du. "Israel Start Up Nation"-ek, gainera, talde gazte handi baten ohore guztiekin hartuko du parte, Sylvan Adams israeldar aberatsak finantzatua eta Israelgo Turismo Ministerioak lagunduta. Nazioarteko legedia sistematikoki urratzen duen herrialde honek kirola marketin-estrategia gisa erabiltzen du kanpoan bere irudia normalizatzen saiatzeko. Askotan esan duten bezala, “atletek ulertzen dute Israelgo talde batean egoteak Israelgo enbaxadore bihurtzen dituela".

Kirola politikatik bereizi behar dela diote. Esan diezaiotela Alaa al-Dali 21 urteko txirrindulari palestinarrari Israelgo frankotiratzaile batek Itzuleraren Martxa Handian tiro egin ostean hanka bat moztu ziotenean , horrela 2018ko Asiako jokoetan parte hartzeko ametsa zapuztuz. Gainera, Israelgo Estatu sionistak sistematikoki ukatzen du herriko jarduera kultural, akademiko, kirol, ekonomiko eta sozialen garapena. Ez du kirolerako eskubidea errespetatzen; aitzitik, kirol-jarduera egiteko oztopoak ezartzen ditu, estadioak suntsituz, Gazatik Zisjordaniara edo lurralde okupatuetatik kanpo dauden talde nazionalen entrenamenduak edo joan-etorriak galaraziz, kirol-instalazioak zuzenean bonbardatzen ez dituenean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da