2019-06-13 15:42

+Video

Lerro hauen bidez hurrengo hilabeteetan (2019ko ekainetik 2020ko martxora) abian jarri dugun elkartasun-kanpaina azaldu nahi dugu.

El Maizal Venezuelan dagoen nekazal eremuko komuna bat da. Lara eta Portuguesa estatuen artean kokatua dago eta 22 kontseilu komunal batzen ditu. 2009Ko martxoak 5ean sortu izen zen eta azken urteetan Venezuelako komuna erreferentzialen artean kokatuta da. Bere hastapenetik Komuna oso aktiboa izan da, bai auto-antolakuntzan, autogobernuan zein eremu produktiboan. Komuna oso aktiboa, kritikoa eta dinamizatzailea da. Bere inguruko zonaldeetan beste komuna batzuen sorkuntza bultzatu izan du eta lurren okupazioa eta aktibazioa bultzatu ditu. Azken urteetako krisi ekonomikoarekin eta batez ere, gaur egun, Venezuelan bizi den egoera larriaren testuinguruan (gerra ekonomikoa, kanpo esku-hartzea, eraso inperialista desberdinak…), proiektu komunalek oztopo gehiago dituzte haien alternatibak garatzeko. El Maizalen, bereziki, azken hilabeteetan haziak lortzeko arazoak dituzte.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da