2019-06-10 11:30

[G7 EZ] Abuztuaren 24tik 26era, munduko 7 estatu aberetsenetariko buruak Miarritzen elkartuko dira, Frantzia gailurraren buru.

Gero-eta autoritarioagoak, gero-eta gerlazaleagoak direlarik, aberatsenen eta multinazionalen zerbitzuko den sistema iraunarazteko elkartuko dira zazpi potentzia hauek. Sistema hilgarri hau geldiarazteko garaia da. Beraien gezurrez beteriko diskurtsoen aitzinean, Euskal Herrian mobilizatu behar dugu, gure ideiak, alternatibak eta borroken bidez kontra jarri eta, larrialdi soziala eta ekologikoa inposatzeko.

Kontra-gailur honen antolatze bidean, oztopo asko dira eta debekuak, hertsagarriak eta askatasunen aurkakoak. Gure eskubideak dira eta gure borroka zuzena da. Beldurrari gaindi dezagun, mehatxu eta intoxikazioen zepoan erori gabe. G7EZ! plataformak antolatuko dituen mobilizazioetan parte hartzeko deialdi irmo bezain lasaia luzatzen dugu. Halaber, jende guzia, langileak, komertzioak, enpresak… G7arekin ez kolaboratzera deitzen ditugu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da