2018-04-13 12:32

BILBO. Elkarretaratzea: "Demokrazia Brasilgo herriarentzat. Marielle bizirik! Lula libre!" Apirilaren 13an Arriaga plazan 19:00etan

"Demokrazia Brasilgo herriarentzat. Marielle bizirik! Lula libre!" lelopean gaur deitu duten elkarretaratzearekin hainbat gizarte eragilek bat egin dute, besteak beste, LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek, Sortu, EH Bildu, Alternatiba, Podemos eta Ezker Anitza-IU talde politikoek, eta Ernai, Askapena, Komite Internazionalistak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa bezalako eragileek.

Brasilgo herriari elkartasuna erakustea eta brasildarrentzat demokrazia aldarrikatzea du xede ekimenak. Amaieran, manifestu bateratu bat irakurriko dute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal erakunde internazionalista bat da